Lizarrako erakunde, enpresa eta elkarteetako web-gune eta bertzelako hedabideetan euskarak duen presentzia areagotzea

Lizarrako erakunde, enpresa eta elkarteetako web-gune eta bertzelako hedabideetan euskarak duen presentzia areagotzea

Xabier Iaben
Lizarraldea BHIko euskara irakaslea.

Kaixo denei:
Xabier naiz eta nire asmoa da DBH 4ko ikasleekin lan egitea. Proiektuaren helburu nagusia da Lizarran dauden erakunde publiko, enpresa eta batez ere kirol arloko elkarteek dituzten web-orri zein bertzelako hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta, ahal delarik, tratamendu bera izatea espainolarekiko. Horretarako, ikasleek, hainbertze gauzaren artean, diagnostiko bat eginen dute eta haien proposamen, iradokizun eta itzulpen zerbitzuak eskainiko dizkiete aipatu taldeei, euskara berdintasun egoera batean egon dadin aipatutako hedabide mota guztietan. Hona, hasiera batean, kontuan izanen ditugun erakunde zein elkarteak: Lizarrako Udala, Gazteriaren etxea, Estellerriko Partzuergoa, Jurramendi Mankomunitatea, Lizarrako merkatarien Elkartea, Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarrerria Polikiroldegia, Club Deportivo Izarra, Oncineda Saskibaloi Kluba eta gure institutua.

CANVAS

OINARRIZKO GAITASUNAK

-Komunikazio linguistikoa
-Gaitasun digitala
-Gaitasun sozial eta zibikoak
-Kontzientzia eta adierazpen kulturalak

IRAKASKUNTZA ESTANDARRAK

-Informazio aurkitu, ulertu, integratu eta interpretatzen du
-Testuaren edukiaren zein formaren gainean hausnartzen du
-Esparru sozialeko, laneko eta erakundeekiko harremanetarako testu idatzien edukia eta forma ulertu, integratu eta interpretatzen du.
-Azalpen testuen gaia eta xede komunikatiboa eta informazio esplizituak atzematen ditu
-Plangintzan eta testualizazioan behar diren mekanismoak ezagutzen ditu
-Testu propietateen inguruko oinarriozko ezaugarriak ezagutu eta aplikatzen ditu
-Hiztegiak eta bertzelako kontsulta iturriak, paperezkoak zein euskarri digitalekoak, erabiltzen ditu
-Azalpen testuetako ezaugarri linguistiko nabarmenak erabiltzen ditu
-Erregistro linguistikoak ezberdintzen ditu
-Itzulpengintzaren teknika nagusiak ikasten ditu


EBALUAZIO METODOAK

-Lanen inguruko errubrikak
-Gaitasun komunikatiboen inguruko errubrikak
-Autoebaluaziorako errubrikak

LANAK
-Lizarrako erakunde, enpresa eta elkarteen web-orri zein bertzelako hedabideetan euskarak duen presentziareninguruko diagnostikoa egitea. Batez ere ondokoak hartuko dira kontuan hasiera batean:
-Aipatu elkarte guzietako arduraduneai email bana igorri, egin duten diagnostikoaren berri emateko eta euskarak duen tratamendua aldatzeko eta berdintasunera ekartzeko proposamenen zirriborroa jakinarazteko.
-Elkarteetako arduradunen erantzunak jaso ondotik, talde bakoitzak erabaki beharko du zein izan den bakoitzaren harrera edo errezeptibitatea, eta, horren arabera ezarri lehentasunak.
-Hortaz, erabaki beharko dituzte kasu bakoitzean zeintzuk izanen diren lehentasunak, zein arlotan eragin nahi duten bereziki; horretarako, itzulpen-lan zehatzen zerrendak eginen dituzte.
-Testualizazioa: hemen batez ere itzulpen lanen multzoa dugu.
-Taldeen itzulpen lanetan kontuan izanen dituzte batua nafarreratuaren ezaugarri nagusiak eta komunikagarritasunaren mesdetan erabiltzen diren baliabide linguistiko nagusiak.
-Lanak igorriko dizkiete erakundeei.
-Haien erantzuna baloratuko dute
-Egiaztatu beharkodute erakundeetako arduradunen konpromisoa, eta horretarako, aipatu web-orri zein hedabideak berrikusiko dituzte.

ZABALKUNDEA
Institutuko web-orrian eta Zumakealdiakarian, eta Estellerriko hedabide nagusietan. Ahal delarik, Nafarroako hedabide nagusietan ere bai.

BALIABIDEAK
Proiektu honetan honako partaidetza behar da: institutuko teknologia departamentua eta elkarte horiekin zerikusia duten gurasoak zein ikasleak.

IKT TRESNAK
-Informatika gela
-Google drive
-Telefono mugikorrak

TALDEKATZEAK
Ikasleak lauko taldetan arituko dira, eta talde bakoitzak elkarte edo erakunde baten ardura hartuko du.

BUKAERAKO PRODUKTUA
-Lortu nahi duguna da euskarak izatea espainolak duen tratamendu bera edo antzekoa aipatu elkarteen informazio tresnetan, eta, bide batez, halako sentiberatasuna bultzatu haiengan Estellerrian egoera diglosikoan dagoen euskara bezalako hizkuntza minorizatuarekiko.

Comentarios

  1. Benetan proiektu interesgarria eta beharrezkoa ikasleek beren zonaldean euskararen egoera zein den uler dezaten.

    ResponderEliminar
  2. ikasleek Lizarrako enpresa, elkarte eta erakundeek euskararekiko duten jarrera ezagutu eta aldarrikatzeko proiektu interresgarri eta baliogarria!

    ResponderEliminar
  3. Proiektu ederra eta beharrezkoa. Alde batetik euskararen egoera ezagutzeko eta beste batetik euskararen erabilera bultzatzeko eta errazteko.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

¡SOY HUMANO Y CREATIVO! II

LOS DULCES DEL OTOÑO