Lizarrako erakunde, enpresa eta elkarteetako web-gune eta bertzelako hedabideetan euskarak duen presentzia areagotzea
Lizarrako erakunde, enpresa eta elkarteetako web-gune eta bertzelako hedabideetan euskarak duen presentzia areagotzea Xabier Iaben Lizarraldea BHIko euskara irakaslea. Kaixo denei: Xabier naiz eta nire asmoa da DBH 4ko ikasleekin lan egitea. Proiektuaren helburu nagusia da Lizarran dauden erakunde publiko, enpresa eta batez ere kirol arloko elkarteek dituzten web-orri zein bertzelako hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta, ahal delarik, tratamendu bera izatea espainolarekiko. Horretarako, ikasleek, hainbertze gauzaren artean, diagnostiko bat eginen dute eta haien proposamen, iradokizun eta itzulpen zerbitzuak eskainiko dizkiete aipatu taldeei, euskara berdintasun egoera batean egon dadin aipatutako hedabide mota guztietan. Hona, hasiera batean, kontuan izanen ditugun erakunde zein elkarteak: Lizarrako Udala, Gazteriaren etxea, Estellerriko Partzuergoa, Jurramendi Mankomunitatea, Lizarrako merkatarien Elkartea, Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarrerria Polikiroldeg...